Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Maiatzaren 7tik aurrera

"Eden" gazteei zuzendutako soinu fikzio apustua estreinatuko du EITBPodkast atariak

EITB MEDIA

Gurasoak banatu ostean, hiria utzi eta herri txiki bateko institutura egokitu beharra izango duen Naroa izeneko gaztea da protagonista. Pertsonaia nagusiak "Irabazi Arte"ko Sua Enparantzak, Angela Lopezek eta Ibai Ugartek egingo dituzte.

  • "Eden", gazteei zuzendutako soinu fikzio berria

    "Eden", gazteei zuzendutako soinu fikzio berria

Maiatzaren 7an, "Eden" izeneko soinu fikzioa estreinatuko du EITBPodkast atariak. Gaztetxoei zuzendutako ekoizpena dugu, ikastetxean nerabeen arteko gertakariak jasotzen dituena, eta 15 minutuko sei ataletan banatuta dago. Pertsonaia nagusiak "Irabazi Arte"ko hiru aktorek egin dituzte, Sua Enparantzak, Angela Lopezek eta Ibai Ugartek, eta haiekin batera, Sara Cozar eta Asier Hormaza aritu dira.

Naroa da "Eden"eko protagonista. Ikasturte hasiera zaila izan ohi da beti, baina Naroarentzat are zailagoa aurten. Gurasoak banatu eta amak lan berria topatu du Gasteiztik kanpora, enpresa farmazeutiko batean. Hiritik herri txikira aldatu behar izan du Naroak bizitzera eta haserre dago, batez ere amarekin. DBH egingo duen institutua txikia da eta berria berarentzat, beste ikasle guztiek elkar ezagutzen duten arren. "Kapitaleko pija"tzat hartu dute, eta ez da goxoa egoera. Biologiako talde-lan bat tarteko, Oierrekin eta Becarekin, aspaldian utzita dagoen lantegi bat nola biziberritzen ari den aztertzera joan dira, eta han Gexan ezagutu dute, animalia itxura hartzeko gaitasuna duen adinkidea.

"Eden" ULU Mediak ekoitzi du EITBrentzat, "Artxipelagoa" eta "Holobiontea" fikziozko podcastak bezala. Oier Aranzabalek gidatu du proiektua, eta Xabier eta Martin Etxeberriak egin dute gidoia kasu honetan ere. Aktore zuzendaria Anartz Zuazua izan da. Asteartero saretuko da EITBPodkast atarian www.eitb.eus/eden eta Spotify bezalako  agregatzaileetan. 

 

 


 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea