Itxi

Herriak eta Hiriak

Garagardoa

Euskal garagardo artisauak protagonista izango dira Santurtzin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arrantza portuak Euskal Beer Fest azoka hartuko du, maiatzaren 4tik 6ra.

  • Argazkia: Jorge Gobbi

    Argazkia: Jorge Gobbi

Santurtziko (Bizkaia) arrantza portuak garagardoari buruzko azoka bat hartuko du maiatzaren 4tik 6ra. Hain zuzen ere, Euskal Beer Fest izango du izena, eta Euskal Herrian egindako garagardo artisaua izango du ardatz. Tankera horretako lehen azoka izango da Bizkaian.

Jardunaldi horietan, herritarrek hainbat garagardo dastatu ahal izango dituzte, baina beste hainbat ekimen ere izango dituzte, hala nola kontzertuak, lehiaketak eta tailerrak. Euria egingo balu, Gernikako Parkean egingo lituzkete ekitaldiok.

Orotara, zazpi garagardo markak hartuko dute parte azokan: Titos Blas, Maiken, Garagart, Boga, Mattinada, Gastheiz eta Black Beach.  Gainera, bi ‘food truck’ egongo dira.

Halaber, azoka hasi baino lehen, maiatzaren 2an, garagardo dastatze bat egingo dute Oriol Jauregian. Profesionalei eta ostalariei zuzenduta egongo da. Parte hartu nahi dutenek, 94 483 94 94 telefono zenbakira deitu edo turismo@santurtzi.eus helbidera idatzi beharko dute.