Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea

Sestaoko sutearen biktima guztiei ostatu eman diete

Radio Euskadi

Sute batek Bizkaiko udalerriko Kale Nagusiko 80.ean dagoen eraikina suntsitu eta bi hilabete eta erdira, hondakinak kentzeko lanean jarraitzen dute.

Bi hilabete eta erdi joan dira sute batek Sestaoko Kale Nagusiko 80. zenbakia duen eraikina deuseztatu zuenetik, eta bertako bizilagun guztiei eman diete dagoeneko ostatu.

Etxea habez finkatu eta gero, 60 familia baino gehiago hartzen zituen eraikinaren inguruak itxita jarraitzen du, hondakinak ateratzeko lanean jarraitzen baitute. Atzo, aseguru konpainia pribatuen ordezkariak sartu ziren, eta gaur bizilagunek egin ahalko dute.

Udaleko hirigintza arlotik azaldu dutenez, baliteke azkenean eraikina ez eraistea eta, hartara, urte eta erdiren edo bi urteren buruan bizilagunak etxera itzuli ahal izatea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Sestao albisteak