Herriak eta Hiriak
URDUÑA
Urduñako geltokiko irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu Renfek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
486.150 euroko aurrekontua izango du, eta bost hilabete beharko dituzte lanak bukatzeko.
-
orduña
Renfek Urduñan duen geltokiko irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu. Guztira, 486.150 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta bost hilabete beharko dituzte amaitzeko.
Tren konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez, lanei esker mugikortasun urriko pertsonen ibilia hobetuko da.
Egingo dituzten hobekuntzen artean, geltokiko nasak zabalduko dituzte, irristatzeko zorua eta segurtasuna bermatzeko elementuak jarriko dituzte bazterretan.
Horrez gain, bi nasen arteko tartea gainditzeko aldapa berriak ipini, markesinaren egitura zaharberritu eta argiztapena berrituko dute.
Bestalde, geltokiko ataria berrituko dute, lanpara fabrika zenaren eraikina botako dute eta aire girotze sistema berri bat jarriko dute.
Maria Luisa Goikoetxea urduñarrak egindako borroka luzearen ondoren egingo dituzte geltokia egokitzeko lanak. 121.000 sinadura aurkeztu zituen Renferen bulegoan Urduñako geltokiko oztopo arkitektonikoak ezabatzeko.