Itxi

Herriak eta Hiriak

Donosti

Kontxako barandaren hainbat zati salgai jarri dituzte, 145 euroren truke

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bat erosi nahi dutenek izena eman beharko dute. Ondoren, zozketa egingo da, uztailaren 20an.

  • Kontxako baranda. Argazkia: Lorentxo Portularrume

    Kontxako baranda. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Donostiako Udalak Kontxako hondartzako barandaren hainbat zati jarriko ditu salgai. Zatiok 80 zentimetrokoak eta 50 kilokoak izango dira, eta 145 euroko salneurria izango dute.

Eneko Goia alkateak azaldu duenez, zatiok baranda zaharraren parte dira, ordezkatu egin baitute berri batengatik.

Zati bat erosi ahal izateko, interesa dutenek izena eman beharko dute maiatzaren 3tik 31ra.

Orotara 225 zati salduko dituzte. Horrenbestez, behar izanez gero zozketa egingo dute uztailaren 20an.

Hori bai, erosleek debekatuta izango dute zatia berriz salgai jartzea, eta Udalak kontrol "zorrotzak" jarriko ditu abian hori saihesteko.

Bestalde, Udalak barandako 100 metroko zatia eman dio Lepe herriari (Andaluzia), Antilla hondartzan jar dezaten. Horren ondotioz, etorbide horrek “Donostiako Pasealekua” izango du izen.