Itxi

Herriak eta Hiriak

Ekimena

'Bilbao Shopping Night' erosketen gaua ospatuko da ostiralean Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Dendek, tabernek eta jatetxeek promozioak eta deskontuak eskainiko dituzte Bilbon 19:00etatik 23:00etara.

  • Bilbao Shopping Night. ETB

    Bilbao Shopping Night. ETB

100 denda, taberna eta jatetxe baino gehiagok hartuko dute parte Bilbon, ekainaren 1ean, ostiralarekin, Shopping Night ekimenaren seigarren edizioan. Parte-hartzaileek hainbat jarduera prestatu dituzte, eta promozioak, deskontuak eta nobedadeak eskainiko dituzte.

Bilbao Centro elkarteak astelehen honetan jakitera eman duenez, "erosketez, aisiaz eta jostaketaz beteriko eguna" izango da.

Ordutegi berezia izango dute dendek egun horretan, 23:00ak arte zabalduko baitituzte beren ateak.

Gainera, The Groovies musika-taldea kalez kale ibiliko da, 1980ko hamarkadako kanta arrakastatsuak jotzen. Halaber, antzerkia, dantza, moda desfileak, disck-jockeyak eta bazkari-dastalekuak ere izango dira.

"Gure dendak babesteko aukerarik onena izateaz gain, atarian dagoen udarako prestatzeko aukera ere bada", esan dute Bilbao Centro elkartetik.