Itxi

Herriak eta Hiriak

Ostatu eman diete

Lau familia etxetik atera dituzte Donostian, egituran arrailak ageri ostean

agentziak | erredakzioa

Lehen solairuko sabai faltsua behera erori da arrakalengatik, baina ez da zauriturik izan une horretan ez zegoelako inor etxe barruan.

Donostiako erdigunean dagoen sei solairuko etxebizitza-eraikin batean bizi diren lau familia etxetik atera dituzte, lehen solairuko sabai faltsua arrakalengatik behera erori ostean, atzo, asteartea, Udaletik zabaldu zutenez.

Aipatutako iturrien arabera, eraikinak -Gipuzkoa Plazaren ondoan-  "duela urte pare bat" dauka arazoa arrailekin, baina apurka-apurka "handitu dira", astelehenean gertaera jazo arte. Ez zen zauriturik izan une horretan ez zegoelako inor etxe barruan.

Ondoren, hainbat suhiltzaile eta udaltzain bertaratu ziren lekura, baita komunitateko arkitektoa ere, eta orduan eraikina hustea erabaki zuten.

Bizilagunak senideen etxeen eta hoteletan ostatu eman zieten, gertatutakoaren nondik norakoak argitu bitartean.