14:35

Herriak eta Hiriak

Gertakaria

Gizon bat erreskatatu dute Bilbon zaborra biltzeko kamioi baten barrutik

EITB.EUS

Gidariak zerbait arraroa ikusi du kamioiaren barrualdean eta larrialdi zerbitzuak ohartarazi ditu. Gizona Basurtuko Ospitalera eraman dute, baina onik dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko suhiltzaileek gizon bat erreskatatu behar izan dute gaur Bilbon zaborra biltzeko kamioi baten barrualdetik, Udalak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Gertakaria Fernandez del Campo kalean jazo da, 08:15ean. Iturrion arabera, Bilboko erdigunetik papera eta kartoia biltzeko lanetan ari zen gidari batek edukiontzi batetik zerbait arraroa ikusi du jausten, kameren bidez. Pertsona bat izan zitekeela eta, badaezpada, papera prentsatzeko mekanismoa geldiarazi eta larrialdi zerbitzuak ohartarazi ditu.

Bilboko suhiltzaileek eskailera batekin atera behar izan dute gizona, ibilgailuok oso sakonak baita. Erreskatatutako gizona Basurtuko Ospitalera eraman dute, sabelaldean min baitzuen, baina onik dago.

Bilboko Udalak nabarmendu duenez, gidaria "erne" ibili da, eta horri esker atera da bizirik gizona.

Papera eta kartoia biltzeko edukiontziak blokeatuta daude horrelako gertakariak saihesteko. Hala, gizonak "konporta indarrez zabaldu behar izan du bertara sartzeko".

 

 

 

Denbora gutxian gertatu den horrelako bigarren jazoera da honakoa. Uztailaren hasieran, beste pertsona bat atera behar izan zuten kamioi batetik, San Mames inguruan. Lo egiten sartu omen zen paper edukiontzi batean.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    orain albiste

    Albiste gehiago

    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena