Itxi

Herriak eta Hiriak

Neguko ordutegia

Renfek irailaren 10etik aurrera areagotuko du zerbitzua

EiTB.EUS

78 tren ibiliko dira egunero lanegunetan Irun–Brinkola ibilbidean. Odutegi berriak Donostiako 30 geltokietako iragarki-paneletan daude, baita Renferen aplikazioan ere.

  • Abandoko Renferen geltokia. Artxiboko irudia: EFE

    Artxiboko irudia: EFE

Uda amaituta, Renfek datorren astelehenean, irailaren 10ean, berreskuratuko du neguko ordutegia, tren-konpainiak ohar batean adierazi duenez.

Ordutegi berri hauek Donostiako Aldiriko nukleoko 30 geltokietako iragarki-paneletan jasotzen ditu. Ordutegien aldaketaren inguruko informazioa Renfe Cercanias aplikazioan ere eskuragarri dago.

Irailaren 10etik aurrera, 78 tren ibiliko dira egunero lanegunetan Irun–Brinkola ibilbidean.

Lanak Lezo-Errenteria eta Irun arteko hirugarren errailean

Astigarraga-Irun bidean Adifek hirugarren erraila jartzeko lanek Lezo-Errenteria ibilbidean zirkulazio-mugak sortzen dituzte. Lan horiek 22:30etik 06:30era bitartean ibilbide hau mozten dute.

Irun eta Bentak geltokietako bidaiariek Euskotrenen Topo linea erabili dezakete Irun eta Pasaia artean. Renferen Aldiriko txartelarekin tren aldaketa egin dezakete.

Aldiriko txartelak dituzten bidaiariek Eskualdea Expres eta Distantzia Ertaineko trenak erabili ahal izango dituzte Donostiako nukleoko geltokien artean.

Informazio gehiago nahi duenak honako leku hauetan eskura dezake: 943 841 251 eta 912 320 320 telefonoetan, Gipuzkoako Aldiriko geltokietan, www.renfe.com webgunean eta @InfoRenfe Twitter kontuan.