13:35

Herriak eta Hiriak

Enplegua

2018/2019 Enplegu Planak 209 lanpostu sortuko ditu Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Planak konpromiso argia du lan merkatura sartzeko zailtasun handiena duten sektoreekin: 45 urtetik gorakoak, emakumeak, 35 urtetik beherakoak eta iraupen luzeko langabeak.

  • Enplegu Planaren aurkezpena. Argazkia: www.donostia.eus

    Enplegu Planaren aurkezpena. Argazkia: www.donostia.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan aurkeztutako 2018/2019 Enplegu Planari esker 209 lanpostu sortuko dituzte hirian. Tokiko Enplegu Planaren helburu nagusia da hiriko jarduera ekonomia sustatzea eta, horretarako, enplegua sortzea, lan merkatura sartzeko zailtasun gehien duten kolektiboei bereziki eraginez.

Eneko Goia Donostiako alkateak, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zinegotzi ordezkariak, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Borja Belandia Lanbideko zuzendariak aurkeztu dute 2018/2019 Enplegu Plana, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak partekatutako estrategiaren barruan.

Ekimena Donostiako Sustapenak abian jarritako Donostia UP! planaren parte da. Berrikuntza du gakoa, eta hiru ardatzen inguruan antolatuta dago: giza kapitala, enpresa lehiakortasuna eta lurralde kohesioa.

Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu du enpleguaren sorkuntza nagusia sektore pribatutik datorrela, baina "erakundeek ere lagun dezakegu enplegua sustatzen eta sortzen lan merkatura sartzeko zailtasun handiagoak dituzten esparruetan eta kolektiboetan".

Donostiako Udalak formalizatutako kontratuen bidezko 70 lanpostu, tokiko enpresetako 130 kontratu eta 3 kontratazio gazte bermearen planaren bitartez egingo dira.

Planak lehentasuna ematen die emakumeekin, 46 urtetik gorakoekin, iraupen luzeko langabeekin eta 30 urtetik beherako gazteekin egindako kontratuei. Halaber, bereziki indartzen du diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen dutenentzako kontratuen sustapena.

SARBIDEA

2018/2019 Enplegu Planaren esparruan kontratazio prozesuan dauden pertsonek hiru baldintza bete behar dituzte: Donostiako bizilagunak izan, langabezian egon eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerrendetan lan-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute.

Horrela, nahitaez eman behar dute izena Lanbideren webgunean bi datatan argitaratuko diren lan-eskaintzetan: lehena, 2018ko azaroaren 5aren eta 12aren artean, 32 lanpostu betetzekoa; eta bigarrena, 2019ko urtarrilaren 2aren eta 9aren artean, gainerako 38 lanpostuetako bat betetzekoa.

Lanbidek egingo du hautagaien lehen aukeraketa, eskainitako enpleguetan eta eskatzen den profilera egokitzen direnetan oinarrituta.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena