15:10

Herriak eta Hiriak

udal-ordenantza berria

Orduko 30 kilometroko abiadura muga ezarriko diete ibilgailuei Iruñean

eitb.eus

Patinete elektrikoek eta bizikletek ezin izango dute espaloitik ibili. Gainera, aparkalekuak oinezkoentzako zebra-bidetik bost metrora ezarriko dituzte.

  • Iruñea. Argazkia: Txelo Fernandez

    Iruñea. Argazkia: Txelo Fernandez

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iruñeko Udalak 2019ko ekainetik aurrera abian jartzen hasiko da, pixkanaka, Zirkulazio Ordenantza berria. Horrela, ibilgailuen abiadura, oro har, orduko 30 kilometrora murriztuko dute, trafiko handia eta auzoetara gerturatzeko errepideetan salbu, horietan orduko 50 kilometrokoa izango baita; bizitegi-auzoetan ere aldaketa izango da, horietara sartzeko orduko 20 kilometroko murrizpena ezarriko baitute.

Ordenantza berria abenduko Osoko bilkuran onartuko dute. Arauak, halaber, sei hilabeteko epa ezartzen du Plan berriaren nondik norakoak jasotzeko eta beste lau hilabete gehiago (2019ko udazkena) indarrean sartzeko.

Halaber, mugikortasun pertsonalerako ibilgailuen erabilera arautuko dute Ordenantza berrian; patineteak bidegorritik edo errepidetik joan beharko dira bizikletekin batera.

Bestalde, segurtasuna hobetzeko eta oinezkoen harrapatzeak saihesteko, ibilgailuentzako aparkalekua debekatua egongo da zebra-bide guztien aurreko 5 metroetan.

Hori horrela, oinezkoak izango dira mugikortasunaren ardatz Iruñean. Gainera, garraio publikoa sustatuko dute, baita bizikletaren edo beste garraiobide jasangarri batzuen erabilera ere.

Horiek izan dira astearte honetan, prentsaurrekoan, Joxe Abaurrea Hiri Ekologia eta Mugikortasun zinegotziak, Itziar Gomez Hiriko Segurtasuna eta Elkarkidetza zinegotziak, zein Alexia Canto Mugikortasun Zerbitzuko arduradunak eta Xabier Ibañez Hiriko Segurtasun Saileko zuzendariak aurkeztu dituzten Ordenantzaren ildo nagusiak.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena