Euskadi Irratia
Euskadi Irraia, 2013ko uda
Euskadi Irratiko udako denboraldia abian da!
X,U
EITB
Uda garaian sartzearekin batera, Euskadi irratia apaindu egin da entzuleagoari programazio entretenigarriena eskaintzeko. Informazioa, entretenimendua, kirola eta musika izango ditugu ardatz.
-
Euskadi Irratiko logo zaharra
Neguko programazioarekin amaitzearekin batera saio askok atsedena hartu dute, baina bada zer entzuna udan Euskadi Irratian.
Egunero, Albiste Faktoriak esnatuko gaitu. Mundu zabalak eman duena laburtzen saiatuko dira informatiboetako lankideak. Goizeko 07:00etatik 09:00etara.
Faktoriak hartuko du informatiboaren lekua. Uda guztian zehar Oihane Yustosek eta bere lan taldeak goizak informazio eta entretenimenduz jantziko ditu. Euskadi Irratiko lantegiak ez du etenik eta 12:00k bitarte airean egongo da irratsaioa.
Udan Blairen txanda izango da orduan. Itziar Arangurenek udako magazinik freskoena ekarriko digu. Hondartzen egoera, ingeles ikastaro praktikoek, kirol praktika interesgarrienek eta akustikorik bikainenek belarriak bustiko dizkigute 13:00ak bitarte.
Arratsaldekoa saioa eraldatu egiten da udan: Bihotzeko fonotekek betetzen dutelako saioa. Pertsona ezagunen bizitza errepasatuko dugu eurek aukeratutako 10 abestiekin batera. Arratsaldeko 15:00etatik aurrera izango da hau.
Eta udan kirolik badago hori txirrindularitza izaten da. Frantziako Tourra eta Espainiako Vueltaren berri Jose Mari Apaolazaren bitartez jasoko dugu. Eta aurten sorpresa ugari ere ekarriko dituzte bizikleta proba hauek. Oroimenari pedalkadaz eragingo diogu, eta txirrindulari edadetuak izango dira gure protagonistak. Eta gauero Tostartean saioa entzungai.
Arratsaldeak luze eta bero joango direnez Jon Plazaolak aire freskoz beteko gaitu arratsaldeko informatiboaren aurretik. Sargori!
Asteburuak orain arte bezala jarraituko dute: Amarauna eta Hiru Erregeen Mahaia antenaratuko baititugu, Hitza Jolas eta Poliedroa saioekin batera.
Ikusten duzue, udako programazio entretenigarri eta interesgarria 2013ko udan honetan