Itxi

Politika

Euskadi Irratian elkarrizketa

"Autodeterminazioa lortzeko jauzi kualitatiboa emango nuke"

O.Y.

Donostia

Xabier Arzalluz EBBko presidente ohia 'Albiste Afktoria'n egon da gaur goizean. "Denbora iritsi zaigu, hortara joan behar dugu benetan abertzale bagara", esan du.

Politikaren lehen lerrotik aldenduta, apostuak egiteko deia egin du Xabier Arzalluzek. Autodeterminazioa helburu jarrita beti ere: "Ibarretxek egin zuen hori, pauso bat eman behar dugu orain kulitatiboa eta sartu behar dugu autodeterminazioan".

Europan ikusi delako orain, Xabier Arzalluzek dioenez, bere nortasuna aldarrikatu zuten guztiek lortu dutela: Baltiko, Txekoslobakia, Jugoslabia, Sobiet Batasuneko herriak ere. "Gu baino txikiago eta pobreago direnak lortu dute bere Estatua, horregatik uste dut denbora iritsi zaigula, hortara joan behar dugu benetan abertzale bagara".

Euskal politikagintza "oso puntu kritikoan" ikusten du Arzalluzek . Alderdi abertzaleen artean harremanak "hankaz gora, geroz eta sakabanatuago" daudela aitortu du.

"Albiste Faktoria"n egin dioten elkarrizketan esan du, "denek hurbildu behar dela diote, polo hau eta bestea baina, nik uste dut orain ere arazo nagusia ETA dela". . Ez du epe laburrean indarkeriaren amaierarik ikusten, "ETA domatzen zaia delako eta berak nahi duena egingo du, zaila izango da bere bidea uztea".

Baina, hori baino gehiago, zatiketarik beldur delako ezker abertzalea: "benetan pedalari gehiegi ematen badiote, beste zatiketa bat etorriko da. Eta zer izango dugu, beste Aralar bat?".

Ezker abertzalea eta EAJren arteko harremanei ez die garrantzia berezirik eman PNVko presidente ohiak: "kontaktuak bai baina, ez da hartu eman nabarmenik eman. BATASUNAk lehendabizi barruan dituen arazoak konpondu behar ditu".

Gaur egungo politika zatikletarena dela iruditzen zaio Xabier Arzalluzi: "EA zatiketa batetik sortu zen, orain H1 zatitu da, Aralar Zatiketa batetik zetorren, aurrera begira ez ditut gauzak sendo ikusten apostu bat egiteko".

"Rubalcabarekin ez naiz fidatzen"

Datozen udal eta foru hauteskundeetan ez du ikusten ezker abertzalea parte hartzen "ez dut uste utziko diotenik". Eta erabaki horren ardura osoa Rubalcaba barne ministroari leporatu dio: "gizon azkar eta maltzurra da, ez naiz berarekin fidatzen. Oso argi komeni zaiena egiten du, maisu dira hortan".

Azken egunetan egin diren polizia operazioak oso ahulak dira Arzalluzen iritziz, oinarri askorik gabekoak direlako. Publizitate nahia dagoela uste du: "propaganda egiteko eta beste gauzak tapatzeko erabiltzen dituzte, Rubalcabaren maltzurkeriak dira".

Jon Antza ETAkidearekin gertatu dena ere susmagarri egin zaio jeltzaleen presidente izandakoari: "datuak ikusita ez da ikusten nola gerta zitekeen, oso iluna da, uste dut estatuaren operazio zikina izan dela".

"Eusko Jaurlaritzak etorkizun eskasa du"

Eusko Jaurlaritzako PSE eta PPren arteko itunari "etorkizun eskasa" iragarri dio, "harriz jositako bidela delako". Ez da normala Arzalluzen ustez, PPko koalizio batean sarteza, sozialistei laguntzea ezerren truke. Argi dago hortaz, Euskadi Irratian esan duenez, azpitik trukea dagoelako. Patxi Lopez Lehendakariaz galdetuta, "mutil jatorra baina, formaziorik gabekoa dela" esan du.

Lehendakaritzan benetan, Arzalluzen ustez, Rodolfo Ares herrizaingo sailburuak agintzen du.

Entzun hemen!