Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Apirilak 2

Dantzan jarriko gaitu igandeko 'Zubiak' saioak

G.U. | ERREDAKZIOA

EiTB

Alaia Martinek eta Artzen Letonak dantza izango dute ardatz igande honetako saioan.

  • Elgoibarko zubian izango gara, besteak beste. Argazkian, Artzen Letona eta Nadia Adi Bastida

    Elgoibarko zubian izango gara, besteak beste. Argazkian, Artzen Letona eta Nadia Adi Bastida

Dantzan hasiko dira Artzen Letona eta Alaia Martin igande honetako 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita zortzigarren atala izango da entzungai apirilaren 2an, 15:00etan.

Zubigainekoa dantzaz eta bere proiektuez hitz egingo dugu Martxel Rodriguez lesakarrarekin. Joana Olasagasti dantza irakaslearen klase batean sartuko gara, eta tartean, kabaretaz ere arituko gara. Gainera, Johañe Etxebest dantzari zuberotarra izango da geure gonbidatu nagusia, eta Karmele Benavidesekin Astigarragan elkartuko gara, bere dantza zaletasunaz hitz egiteaz gain, bere gaitzaz hitz egiteko: parkinsonaz.

Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.