Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Zadorra ibaian murgilduko gara 'Zubiak' saioan asteburuan

ERREDAKZIOA | G.U.

Igandean, 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Saioa Alkaiza kolaboratzaileak Zadorra ibaiak bustitzen dituen inguruak ezagutuko dituzte.

  • Artzen Letona eta Alaia Martin, Pilurekin, Zadorraren ondoan.

    Artzen Letona eta Alaia Martin, Pilurekin, Zadorraren ondoan.

Igande honetako 'Zubiak' saioak Zadorra ibaian bustiko ditu oinak. 15:00etatik 16:00etara, Artzen Letona eta Alaia Martin gidariek eta Euskalerria irratiko Saioa Alkaiza kolaboratzaileak Zadorrak bustitzen dituen herrigune eta pertsonak ekarri dituzte mikrofono aurrera, France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioan.

Hasteko, Argantzonen solasaldia izango dugu ibai ertzean bere onena eta txarrena uzteko joera duen Pilurekin; Argantzonen bertan, ikastolarako bidea hartu, eta Ekaitzekin elkartuko gara, hezkuntza moduaz eta datorren urtean ospatuko duten Araba Euskaraz ekimenaz hitz egiteko. Tresponde herrira joango gara gero, eta erreka ertzeko bizimoduaz, garai bateko arrantzaleez eta arropa eskuz garbitzen zutenez mintzatuko gara. Zadorra Bizirik plataformaren berri izango dugu Gasteizko geldialdian, eta, amaitzeko, Zadorraren sorburura hurbilduko gara, Aguraingo Zadorra landetxera.

Euskadi-Nafarroa-Akitania erakundearen diru-laguntzari esker zabaltzen dugu irrati-uhinetan 'Zubiak' saioa igande arratsaldero.