Saioak A-Z
HEM-Trindoor Txapelketa
Gernikak aurrera egin du Artea kanporatuta
K.I.
Euskadi Irratia
Hiru kiroletan izan dira Gernikakoak hobeak, eta merezitako garaipena lortu dute. Giro ederra eta kiroltasuna izan da nagusi bi taldeen artean.
Triatloi Indoorreko kanporaketa berri bat bizi izan dugu "Hiru Erregeen Mahaia" saioan. Bizkaiko Gernika eta Artea lehiatu dira, Busturialdekoak nagusitu direlarik. Hiru kiroletan izan dira Gernikakoak hobeak, merezitako garaipena lortu dutelarik. Giro ederra eta kiroltasuna izan da nagusi bi taldeen artean.
Arteako ordezkariak izan dira lehenengoak euren lana osatzen. Iban Uriartek onartu digu ez duela ergometroa ia inoiz ukitu. 3''31"ko denbora osatu du. Gaizka Agirrek, bizikletan 5 kilometro egiteko, 6''44" behar izan ditu. Imanol Agirre pelotari ohia izan da 2 kilometro korrika osatu dituena, 6''56".
Gernikarrak, aurkarien lana jakinda, apur bat indarrak gordez aritu dira. Roberto Lobok, 1.000 metro arraunean eginez, 3''19"tan gelditu du erlojua. Andoni Lafuente Cespa-Eustrak taldeko txirrindulariak 6''14"tan osatu ditu 5 kilometroak. Mohamed Bougras izan da Gernikaren korrikalaria, bere lana 6''45"tan egin duelarik.
Laburbilduz, Gernikak 16''19"tan osatu du bere lana, Arteak 17''15" behar izan dituelarik.
Gernika:
Roberto Lobo: 3''19"
Andoni Lafuent:e 6''14"
Mohamed Bougras 6''45"
Guztira: 16''19"
Artea:
Iban Uriarte: 3''31"
Gaizka Agirre: 6''44"
Imanol Agirre: 6''56"
Guztira: 17''15"