Euskadi Irratia
Udal bozak Ipar EHn
"Deszentralizazioa izango da Elkargoaren erronka nagusietako bat"
Herriko etxeekin batera, Euskal Elkargoa aukeratuko dute Iparraldeko udal hauteskundeetan. Hainbat kazetariri galdetu diogu bozen biharamunean zein izanen diren instituzio horren erronkak.
-
Euskal Elkargoa eratu zen eguneko irudi bat
1:19 min
Herriko etxeekin batera, Euskal Elkargoa aukeratuko dute Iparraldeko udal hauteskundeetan. Ez da bozketa zuzena: herriko etxeen konposizioen arabera aukeratuko dituzte kontseilariak. Hiru urteko ibilbidea du mankomunitateak eta 233 orkezari izango ditu. Pepe Aizpuru (Euskal Irratiak), Rene Garat (FR3) eta Goizeder Taberna (Kazeta) kazetariei galdetu diegu bozen biharamunean zein izanen diren instituzio horren erronka nagusiak.
Kazetarien iritziz baionarekin deszentralizazioa izango da elkargoaren erronka nagusietako bat martxoko hauteskundeen ondoren. Dena dela, horren ondotik, herri txiki bakoitzak arazo orokorren konponbideen bilaketan parte hartzeko ardura ere izango du, hautetsien arteko gizon eta emakumeen parekidetasunaren gaian esaterako. Emaitzak, direnak direla, kontsensuak nagusi izaten jarraituko duela elkargoan uste du Kazeta-ko Goizeder Tabernak.