Euskadi Irratia
Mezularia
Picassoren 'Guernica' ikertzen ari den robota Hernanikoa da
eitb.com
Robolan enpresak egindakoa da eta inoiz egin den azterketarik xehetuena egingo diote koadroari. Jon Loidi teknikariak eman ditu lehenbiziko adierazpenak.
-
'Guernica' margolana Reina Sofia museoan. Argazkia: EITB
Hernaniko Robolan enpresak egindakoa da Madrilgo Reina Sofia museoan, Picassoren 'Guernica' margoa ikertzen ari den robota. Leihakide askoren artean aukeratu zuten enpresa hau eta munduan inoiz egin den azterketarik xehetuena eta zehatzena egingo diote koadro historikoari.
Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan eman dituzte lehenbizikoz proiektuaren xehetasunak. Jon Loidi teknikariak kontatu du.