Itxi

Imanol Cover

Imanol Cover lehiaketa

Epaimahaiak aukeratu ditu Imanol Cover lehiaketako finalistak

Erredakzioa

Euskadi Irratia

Azaroaren 11an emango den kontzertu handian jakingo da nork irabaziko duen 2.000 euroko sari nagusia.

03:23
Xabi Artieda eta Victor:

Lan zaila burutu dute epaimahaiko kideek zerrenda osatzerako orduan, kalitate handiko lanak jaso baitira lehiaketan.Hautatuek lehen saria jaso dute: alegia kontzertuan jotzea.
Hauek dira epaimahaiak ofizialki aukeratu dituen finalistak:


• Bidean Galduta
• Ainara Ortega
• El beso de Klimt
• Lauburu
• Xabier Artieda
• Edorta eta Txas
• Estibaliz Olivares eta Olatz Goikoetxea


Hautatutako abeslari zein taldeek entzuleek aurretik hautatutako irabazleekin batera abestuko dute azaroaren 11an, Imanol Lartzabal aretoan emango den kontzertuan.
ETB1eko kamerak kontzertuan egongo dira, ondoren kantaldia telebista bidez ere emateko


Entzulearen finalistak
Urriaren 31an eman zen jakitera Euskadi Irratiko entzuleek hautatutako irabazlea. Edorta eta Botik irabazi zituzten 1.000 euroak; eta Arantza Salterain eta Pantxo Cruz bigarren geratu ziren.
Bi bikote hauek ere azaroaren 11ko kontzertuan kantatuko dituzte beren bertsioak.
Lugaritz Kulturetxeko Imanol Lartzabal aretoan izango da emanaldia azaroaren 11ean arratsaldeko 19.00etan. Sarrera doan da.