Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Imanol Cover

Ainara Ortega izan da Imanol Cover lehiaketako irabazlea

Erredakzioa

Euskadi Irratia

Bera izan zen epaimahaiaren irabazlea. 2.000 euro irabazi zituen gipuzkoarrak.

01:43
Ainara Ortegak irabazi du Imanol Cover lehiaketa

Ainara Ortega gipuzkoarra hautatu zuten epaimahaiko kideek , azaroaren 10ean Donostiako Lugaritz kultur etxean egin zen kontzertuan. Euskadi Irratiak eta Imanol Oroituz taldeak antolatutako ekitaldira jende ugari gerturatu zen, eta haien artean jende ezaguna ere izan zen.
Bigarren postuan El Beso de Klint talde bizkaitarra geratu zen eta hirugarren aldiz Xabier Artieda eta Victorrek osatutako bikotea. Aipamen bereziak ere banatu ziren kontzertuan: Bidean galduta taldearentzat, Estibaliz Olivares eta Olatz Goikoetxea bikotearentzat eta Lauburu taldearentzat.


Entzuleen irabazleak
Epaimahaiak aukeratutako irabazleekin batera, entzuleek aukeratutakoak ere izan ziren taula gainean. Entzulearen saria irabazi zuten Zubietako Guajiroak eta Arantxa Salterain eta Pantxo Cruz bikote bizkaitarra ere bertan izan ziren.


Telebista
Kontzertua irratirako ez ezik telebistarako ere grabatu zen. Hau horrela izanik ETB1en ikusteko aukera izango dugu aurrerago, eta nola ez Euskadi Irratian ere entzungai egongo da gau eder horretan jasotako bertsioak.