Itxi

Iñaki Segurola

Iñaki Segurola

"Ez dago hezur-haragizko gizonik gurtzerik"

Unai Urregaa | EITb Media

Elkano, Urdaneta edota Inazio Loiolakoaren inguruko omentze eta ospatzeak behin betiko bukatu eta haien tankerakoen ordez "Santxo Azpeitikoa" gurtzea proposatu digu Iñaki Segurolak.

  • "On Kixote Mantxakoa" liburua. Commons.wikimedia.org

    "On Kixote Mantxakoa" liburua. Commons.wikimedia.org

    6:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Historiako gizonik handienak atzean zuloa du, eta berarentzat hobe" esan digu Segurolak. Aldiz istorioetako gizon emakumeek ez. Eta horregatik azken horiek gurtzea proposatu digu. Eta zehazki "Santxo Azpeitikoa". "On Kixote Mantxakoa" liburuan agertzen den euskalduna da bera. "Gizon argi, bizkor eta jatorra". Zortzigarren eta bederatzigarren kapituluetan agertzen da eta huraxe da "jaun Kixoteren eromena ulertzen duen bakarra". Horregatik, eta gehienontzat ezezagun izan arren, historiako gizon handien gainetik geratzen da Segurolaren iritziko. Aski arrazoi dela uste du, "euskalduntasun unibertsaldu jatorraren ikur gisa goresteko".