Amarauna
Amarauna
Uribe izango dugu larunbatean eta Haitiko lurrikara, hizpide igandean
Miramon
Ondarroako Marabilli jaialdiaren asteburuan Nagore Telleriaren galdera pertsonalei erantzun beharko die Kirmen Uribek. Igandean, berriz, Haititik bueltatu berri diren gazteak izango ditugu.
-
Marabilli 2013
Larunbatean Uriberekin hitz egiteaz aparte, LOMCE legea ere izango dugu aztergai Abel Ariznabarrena Ikastolen Elkarteko ordezkariarekin, EHIGE elkarteko Lurdes Imazekin eta Sortzen Ikasbatuaz elkartearen izenean izango dugun gari Tonegrosarekin. Bestalde, Eli Irureta psikologoarekin, eta Delorean taldeko kideek bizi izan duten egoera abiapuntu moduan hartuta, presio psikologikoak pertsonari zenbateraino eragin diezaiokeen aztertuko dugu. Eta amaitzeko, Josu Bergararen saio akustikoa ere izango dugu.
Igandean berriz, Haitiko lurrikara gertatu eta 4 urtera bertatik etorri berri diren gazteak izango ditugu programan. Hura nola dagoen galdetuko diegu. Eusko jaurlaritzaren kooperzio programarekin izan dira bertan. Oskar Arantzabal adituak ekonomia lezioa emango digu eta iruñean aurkeztuko duten Moneta Sozialaz ere hitz egingo dugu. Jateko beta ere izango dugu, Arbizuko txistorrarik goxoena dastatuko baitugu. Eta Danel izagirrek egindako Berlusconiren biografiaren ondoren, blogariek hartuko dute hitza sarera salto egiteko.