Amarauna
Amarauna
Gazteak eta emakume enpresaburuak hizpide 'Amaraunean'
Larunbatean, 10:00etan, Amarauna saioan, Bilboko Euskaldunatik Bizkaiko gazteen kezkez hitz egingo digute, eta Unai Rementeria EAJren Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia izango dute gonbidatu.
Larunbatean, 'Amarauna' saioan, 10:00etan, Bilboko Euskalduna jauregitik Bizkaiko gazteen kezkez hitz egingo digute, Bizkaiko Foru Aldundiak gazteen kezkei buruz hitz egiteko eta haiekin biltzeko Gune Irekia antolatu baitu bertan. Bestalde, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaia izango da larunbateko 'Amarauna' saioko gonbidatua. Donostian hasiko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteaz ere hitz egingo dute, eta munduko txokolategilerik onenak Eneko Atxaren jatetxera egin duen bisitaz hitz egingo dute berarekin.
Igandean, hainbat enpresatako (Prospektiker, Fagor Ederlan eta Kutxa) buru diren emakumeekin hitz egingo dute: nola uztartu goi-karguak eta etxeko lanak. Lehendakariari galdera bat egiteko aukera izango duten gaztetxoen castingera ere joango da 'Amarauna' igandean; UNICEFek antolatu duen telebista saio batean egin ahalko dizkiote galderak Iñigo Urkullu lehendakariari. Jon Otegi diseinatzailea ere ezagutuko dute, eta Imanol Artolak mundu osoan bildutako egurren erakusketaren berri emango digu.