Amarauna
Amarauna
Patxi Bereziartua irakaslea eta Eskola Publikoaren festa, hizpide
Asteburuan 'Amaraunean' hitz egingo du errugabe izatearen epaia jaso ondoren Patxi Bereziartua irakasleak. Igandean, Iruñean Sarrigurenen ospatuko den Eskola Publikoaren jaiarekin bat egingo dute.
-
Amarauna
Asteburuan 10:00etatik 13:00etara zabalduko ditu 'Amaraunak' bere sareak Euskadi Irratian. Larunbatean, adin txikiko ikasle batu eraso egitegatik epaitu eta epaileak errugabetzat jo ondoren, Patxi Bereziatua irakaslearekin hitz egingo dute. Baina kontuan izan 10:00etan programa Gorka Bereziartua eta Danele Sarriugarteren asteko 4 hitzek zabalduko dutela programa. Bestalde, Lanbide Heziketaren astea amaitzera doala eta, balantzea egitera etorriko da Ramon Martinez de Murgia Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza zuzendaria. Horretaz aparte, Bidaien sailean, Siberiaz hitz egingo dute.
Igandean berriz, LOMCEren amenazapean dagoen Euskal Eskola Publikoak Iruñean Sarrigurenen egingo duen festa eta aldarrikapena batuko dute 'Amaraunean'. Bestalde, Museoen Eguna aitzakia hartuta, Euskal Herrian ditugun museoetako ekintza bereziak ezagutuko dituzte: zer egiten dute Olentzeroren museoa urtean zehar? Igartubeitin bihotz taupaden kontzertua, Txiringailua Tabakaleratik.... Horretaz aparte, Zegama-Aizkorri mendi maratoiko berri puntuala eskainiko dute eta blogarien atalean Benito Fitz, Joxe Rojas eta Josu Lezametarekin hitz egingo dute.