Amarauna
Igandean
EGAren egokitasunaz azterketa egin berri dutenekin, 'Amarauna' saioan
eitb.eus
Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko probaren zailtasun mailaz eztabaida piztu ondoren, azterketa egin berri duten lagunak gonbidatu ditugu igandeko 'Amarauna' saiora.
EGA azterketaren inguruan piztu den ika-mikaz zeresana izan arren ahotsik izaten ez duten gonbidatuekin abiatuko dute 'Amarauna' saioa igandean: azterketa egin duten lagunekin. Batzuek gainditu egin dute, beste batzuek ez? Proba aldatu behar ote den edo maila apaldu behar zaion galdetuko diete Nagore Telleriak eta konpainiak.
Aldaketa eskatzen dutenak Tabakalerak sustatutako Komanditario Berriak proiektuko parte-hartzaileak dira. Herri eta hirietako kale-izenen artean emakume gutxi daudela-eta, Hernaniko Andrekalea okupatu eta performance-a egingo dute. Arantxa Arza lankideak kontatuko du han gertatzen den guztia, bertatik bertara.
Iñigo Lamarca ararteko ohiak Turkia izango du hizpide bere nazioarteko tartean, eta blogariek, berriz, gogoeta egingo dute sarean zabaltzen diren gezurrezko iruzkinez eta garbiguneetara eramaten ditugun gailuek izan dezaketen gure informazio pertsonalaz.