Itxi

Amarauna

KIROLA

Lau kazetari gazte Rioko Olinpiar Jokoetan izango dira

Abuztuaren 8tik 16ra bitartean Rioko Olinpiar Jokoen eta Basque Team-eko jokalarien berri emango digute Aitor Biain, Irati Aguirre, Maria Lopez eta Jon Altuna kazetari gazteek.

  • Olinpiar Jokoak 2016

    17:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irati Aguirre eta Aitor Biain kazetariak izan ditugu gaurko Amarauna saioan. Egun gutxi barru, Rio de Jaineiron izango dira Euskal Herrira bertako berri bidalita. Betidanik izan duten amets bat betetzera doala kontatu digute eta urduri bai, baina oso pozik daudela.

Gazteaukera eta Basque Teamek elkarlanean antolatutako Gazte Olympic Team leihaketan hartu zuten parte gazteek eta beste sei gazterekin batera Olinpiar Jokoetara joateko aukera lortu dute. Lau doaz orain: Aitor Biain, Irati Aguirre, Maria Lopez eta Jon Altuna. Beste lau, berriz, irailean Paralinpiar jokoetara joango dira.

Abuztuaren 8ik 16ra bitartean egongo dira Brasilen eta egunero gazteaukera.blog.euskadi.eus blogean post bat idatziko dute. Horrez gain, twitter, facebook zein instagramen ere jarraitu ahalko da beraien lana.

Kirolaz gain, Brasilgo egoera politikoaz eta Olinpiar Jokoek sortutako polemikaz ere aritu gara, eta zaila izango den arren, horren inguruan informatzea ere gustatzeko zitzaiela kontatu digute gazteek.