Itxi

Amarauna

Errefuxiatuak Grezian

Zaporeak ekimena, Gabonetan ere errefuxiatuei jaten ematen Chiosen

Beñat Aizpurua Zaporeak proiektuko boluntarioa Chiosen da Gabonetan. Euri eta elur-busti artean, errefuxiatuei bazkariak ematen jarraitzen du Zaporeakek. Errefuxiatuen egoeraz galdetu diogu.

  • Zaporeak ekimena Grezian errefuxiatuei laguntzeko

    Zaporeak ekimena, Grezian errefuxiatuei laguntzeko

    6:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaporeak ekimeneko boluntarioek 1.700 errefuxiaturi ematen diote jaten egunero-egunero Chioseko kanpalekuan. Beñat Aizpurua Irungo gaztea abenduaren 13an joan zen bertara hiru asterako, eta han bizitakoak kontatu dizkigu 'Amarauna' saioan.

Mikel Zuluaga eta Begoña Huarterekin gertatu dena ere gertutik bizi izan dute. Boluntarioen artean, ekintzaren inguruan denetariko iritziak daudela esan digu.

Rene Cassin saria jaso du Zaporeak proiektuak, eta, oraingoz, udaberrira arte behintzat, Chiosen jarraituko dute milako errefuxiaturi jaten emanez.