Amarauna
Bizikleta parking itxia
Donostian lehen bizikleta parking segurua zabaldu dute
Autobus geltoki berriaren barruan dago, itxia da eta 110 bizikletentzako lekua du. Bizikleta elektrikoak eta tamaina handikoak ere sar daitezke eta konponketa txikiak egiteko gunea ere badu
-
Bizikleta aparkalekua Donostian
7:00 min
Donostiako autobus geltoki berrira sartu, eta, txartel-lehiatilak pasata, ezkerretara, bizikletak gordetzeko parking berria ikusiko dugu. Donostiako Udalak lapurretei aurre egiteko hartu du neurria, urtero-urtero, hirian, 800 salaketa egoten dira eta. Urtebetez frogatuko dute gunea, eta, jendea zerbitzuarekin pozik badago, ez dute baztertzen hirian barna horrelako parking seguru gehiago zabaltzea. 'Amarauna' saioa bertan izan da, zerbitzua nola dabilen ikusteko.
Oraingoz, doakoa izango da, apirila amaitu arte. Ondoren, ordaindu egin beharko da. Hiru tarifa daude: egunekoa, euro baten truke utz daiteke bertan bizikleta. Beste biak hilekoak dira: 3 euroren truke nahieran erabil ahal izango da, baina, 3 egun pasata, bizikleta atera egin behar da. 6 euro balio duen abonuarekin, 6 egunez, jarraian, utz daiteke bertan bizikleta.