Amarauna
Sutea Bilbon. 4 hildako
Famili bereko 4 lagun hil dira Zorroza auzoko etxebizitza batean
Bizilagunak aspalditik zeuden kezkatuta La Landa inguruko etxebizitzen egoerarekin. Udalak duela gutxi erabaki omen zuen etxe hauek botatzea. Carlos Rodriguez auzo elkarteko kidearekin hitz egin dugu.
-
Sutea Zorrozan
17:21 min
Bikote gazte bat eta 3 eta 5 urteko seme-alabak dira Zorrozako etxebizitza batean piztu den sutearen ondorioz hil diren lau lagunak. Beste 12 lagun daude zaurituta, batzuk larri.
'Amarauna' saioan auzo elkarteko kide den Carlos Rodriguezekin hitz egin dugu. Esan diguez, bizilagunak aspalditik zeuden kezkatuta La Landa inguruko etxebizitzen egoerarekin. Udalak duela gutxi erabaki omen zuen etxe hauek botatzea. Egurrezko etxeak dira, oso zaharrak. La Landa etxebizitzak garai batean Zorrozako gune historikoa ziren. Egun, ordea, etxebizitza hauek Zorroza auzotik bananduta daude, trenbidearen bestaldean kokatuta daudelako.
Carlos Rodriguezek auzoaren erretratua egin digu.