Itxi

Amarauna

Igandean

Euskal Herrian bizi diren 3 saharar, 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Fatimetu Zenan, Mohamedu Ladur eta Garazi Hack Embarek euren bizi bidaiaz arituko dira igandean. Reality saioak ere izango ditugu hizketagai, eta Bastidan izango gara, Araba Euskarazen.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fatimetu, Mohamedu eta Garazi, hirurak dira sahararrak, hirurak bizi dira Euskal Herrian, baina bakoitzak badu bere istorioa. Hirurek, familia eta lagun, munduan sakabanatuta, errefuxiatu eremuetan etxekoak, baita Marokoren menpe ere. Garazi Mbarek Genevatik etorri berri da. 'Sahara okupatuan giza eskubideak' izeneko jardunaldiak egin dituzte giza eskubideen 35. biltzarrean. 'Amarauna' saioan kontatuko digu zer egin den nabarmenen.

Telebista kontuak ere, gure irrati programan. Euskal Telebistan aurki ematen hasiko diren saio batek 'Itsasontzi baten' du izena. Udarako programa berria. Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas 12 metroko belaontzian ibiliko dira Kantauri itsasoan, kostaldea erakutsi, kaietan lur hartu eta elkarrekin biziz. Reality saioa nolakoa izango den kontatuko digute biek, eta halakoetan eskarmentu handiko lagunak ere izango ditugu mahaiaren bueltan: Amaia Puertas ('El Barco' saioan hartu zuen parte Antena3 katean, eta 'Basetxea'n eta 'Gu Ta Gutarrak'en, ETB1en), Aitor Gonzalez Txapela ('Pekin Express'en eta 'El Conquistador del Fin del Mundo'n aritutakoa) eta Manu Maritxalar eta Joxean Goñi zuzendaria ('Conquis' saioan kamera atzean gertatzen direnei buruz hitz egiteko).