Amarauna
Gazteak eta drogak
Gazteek gurasoek jarritako mugak behar dituzte
Izar Arregi psikologoak gazteen gehiegizko droga kontsumoaren aurrean gurasoek ze jarrera izan behar duten eta ze mezu zabaldu beharko luketen azaldu du. Gurasoak ez dira gazteen lagun, guraso baizik.
-
gazteak eta alkohola
37:28 min
Emozioak ondo kudeatzea eta autoezagutza eta autoestima handia izatea, oso garrantzitsua da gazte-jendeak gehiegizko droga kontsumoa, lagun arteko adiskidetasun arazoak eta eskolako emaitza egokiak ondo hartzeko. Hori azpimarratu du 'Amarauna' saioan Izar Arregi psikologoak. Horretan, gurasoek lagundu dezakete, baina argi izanik, gurasoak guraso direla, eta ez lagunak. Bide batez, gurasoek gazteei mugak jartzea oso inportantea dela adierazi du Izar Arregik.