Itxi

Amarauna

Ondarroako lur jauzia

"Ondarroan San Inazio kaleko 40 familia etxera sartu ezinik gaude oraindik"

Goizane Zabala Arrizabalaga San Inazio Mendi Azpixen plataformako bozeramaleak Amarauna saioan esan du mendia konpontzeko obrak geldirik daudela une honetan,  erakundeen finantziazioaren zain daude.

  • Ondarroa

    16:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ondarroako LUR JAUZIAREN ondorioz  urte bete luzea etxetik kanpo egin duten 16 familia pasa den astean itzuli ziren Kamiñaldera. Beste 40 familia daude oraindik etxera sartu ezinik. Hilabete batzuk itxaron beharko dituzte sartzeko. Bitartean Ondarroako Udalak mendi magala egonkortzeko Premiazko lanak URRIAN hasteko konpromisoa hartu du. Udalak, urgentziako lanei urrian ekingo diela baieztatu du. 9 hilabetez luzatuko dira eta mendi magala guztiz egonkortuta geldituko da, 2-ko segurtasun maila lortuz. Lanei aurre egiteko, Ondarroako Udala zorpetu egingo da.

Udalaren Aurreikuspenen arabera, beste 33 familia abuztuaren erdialdean itzuliko dira etxeetara. Azken 7 familiek Gabonak arte itxaron beharko dute. Hauen etxebizitzak dira kaltetuenak.

Orain urtebete pasa gertatu zen Lur jauzia, etxebizitzen goiko mendia gainera etorri zen eta gauetik goizera kanpoan geratu ziren berrehun familia, geroztik piskanaka etxeetara sartzen Joan dira familiak eta 40 geratzen dira kanpoan oraindik. Udan zehar 30en bat sartuko dira beren etxeetan… eta azken zazpi familiak abendu urtarirlean….