Amarauna
Zerri-basurdeak Nafarroan
Vietnamgo zerri eta basurdeen nahasketatik jaiotako hibridoak Iruñean
Patxi Huarte marrazkilariak zerri-basurdeez hitzegin digu Euskadi Irratiko Amaraunean. Valentzian ikusi zituzten aurrena, "cerdolís" izena jarri zieten. Nafarroan ere ikusi dituzte animalia hibridoak.
-
11:54 min
Vietnamgo zerriak etxean maskota hartu eta hazten direnean libre utzi. Basurdeekin gurutzatzen ari dira eta bi espezieen arteko nahasketatik jaio dira zerri-basurde kumeak. Hankaluzeak dira, basurdeak baino txikiagoak eta otzanak. Batzutan mutur luzeak, beste batzuetan sudurmotz. Ilea ere beltza zein urrekara izan dezakete, bietakoak ikusi dituzte. Basurdeak arriskuan jar ditzake nahasketak.