Amarauna
16an bisitatzeko aukera
Gasteizko Udalaren bisitaldi gidatuak Santa Isabel hilerrian
Oso berezia da Gasteizko Santa Isabel hilerria. Hildakoak panteoietan soilik hobiratu daitezke.
-
14:45 min
Santa Isabel hilerria Gazteizen eraikitako lehena izan zen, hemeretzigarren mendean. 20 urtez hutsik egon zen, inork ez zuen hango hilak elizpetik atera eta urrunagoko lurretara eraman nahi. Sortu berritan Gasteizko kanpoaldean zegoen, baina orain hiriak irentsi egin du, eta Zaramaga auzoko parte da. Asier Alvarez de Arcayaren laguntzaz hilerri horren berezitasunak ezagutu ditugu 'Amarauna' irratsaioan.