Amarauna
Ogi-makila kultur ondare
Baguetta kultur ondare inmaterial izendatzea eskatu dute Frantziako okinek
Ramuntxo Irastoza Baigarriko okinak adierazi digu ideia ona dela beretzat izendapen hori, baguetta edo ogi-makila tradizionala geroz eta gutxiago kontsumitzen delako eta babes beharrean delako.
-
16:14 min
Alduden hasi zen bere aitona okin, aita Baigorrira joan eta hantxe du okindegia Ramuntxo Irastortzak. Berak jaso zuen iaz, Ipar Euskal Herriko ogi-makila onenaren saria. Bere hitzetan, gaur egun, geroz eta gehiagotan egiten da baguette ogia era tradizionalean, egunetan oratua eta inolako lagungarririk erabili gabe, bezeroek geroz eta gehiago eskatzen baitute kalitatea.
Orain, baguetta kultur ondare inmaterial izendatzea eskatu dute Frantziako okinek, eta Irastortzak 'Amarauna' saioan esan digu ona dela beretzat izendapen hori, baguetta edo ogi-makila tradizionala geroz eta gutxiago kontsumitzen delako eta babes beharrean delako.
harrean delako.