Itxi

Amarauna

Denboraldi berria

Dani Lasa: 'Bi esperientzia ezberdin eskainiko ditugu Mugaritzen'

Asteazkenean, apirilaren 11n, zabalduko dute Mugaritz jatetxea. Bertara joaten denak bi gutunazal izango ditu aukeran.

  • 17:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joan den abenduan itxi zuten Mugaritz, lau hilabetez sormenean murgiltzeko. Dani Lasak 'Amarauna' saioan esan digunez, bertara joaten denak 25 plater inguru dastatuko ditu, baina guztira 70 plater inguru sortu dituzte, urtean zehar aldatzen joateko. Baina joaten den horrek, mahaian eseri eta bi gutunazal izango ditu aukeran: "Bi bide-orri, bidaiariaren esku". Eta aukeraren arabera, plateren izen errealistak edo metaforikoak topatuko ditu. Hartara, aukeraren arabera, esperientzia ezberdin bat biziko du: zer jaten ari den jakingo du... edo ez!