Amarauna
Borraja komandoa
Borraja Komandoa eta Donostiako Gastronomika, Dani Lasa eta Kattalin Barber
Borraja Komandoak orain urtebete egin zuen bere lehen erasoa Tuteran. Alferrik galduta dauden lur zati eta eremuetan loreak eta landareak ereiten dituzte aurpegiak estalita eta atxurrak eskuan.
-
14:45 min
Dani Lasa (Mugaritz) eta Kattalin Barber (CEPAEN) Borraja Komadoari eta Donostiako Gastronomikari buruz 'Amarauna' saioan. Borraja Komandoko kidek ezustean hirian sartu, erdi mozorrotuta, aurpegiak estalita, eta misio jakin bat betetzeko helburua izaten dute: erdi ahaztuta, eta baztertuta dauden lur sailetan landaketa egin gero hiritarrek probetxua atera diezaioten, eta batez ere, kontzientzia har dezaten ekologiari lotutako gaiei buruz. Borraja Komandoak Nafarroan egiten ditu bere ekintzak. Hurrengo erasoa, hilaren 20an Zintruenigon.