Amarauna
Hondartzen denboraldia
Hasi da Zarautzen hondartza denboraldia: Gurutze Gorriko sorosleak prest
Orion, Donostian eta Zarautzen hondartzako denboraldia hasi da. Asier Nieto Zarauzko sorosleen burua "iaz 70 erreskate egin genituen itsasoaren egoeragatik, normalean baino bi aldiz gehiago".
-
10:56 min
Uda gainean da eta aurrerantzean hondartzetako denboraldia hasiko da. Denak ez doaz martxa berean ordea, badira, oraindik denboraldiari ekin ez dioten hondartzak. Bizkaian adibidez, prest daude, zerbitzu denak martxan dira. 273 langile ariko dira irailaren amaiera arte garbiketa, segurtasun eta sorospen lanetan. Lapurdiko hondartzetan ere ekin diote udako denboraldiari. Gipuzkoako hondartzek, ez diote denek aldiberean ekin udako sasoiari. Momentuz, Zarautzen, Donostian eta Orion hasi dira martxan. Gainontzeko hondartzek hilaren 15etik aurrera ekingo diote denboraldiari. Asier Nieto Zarauzko sorosleen buruarekin hitz egin dugu 'Amarauna' saioan.