Itxi

Amarauna

Fifty Best jatetxeak

Fifty Best sukaldaritzako 'Oskarrak' Bilbon

Dani Lasak Errusiako gastronomia izan du hizpide eta Jose Mari Aizegak Fifty Best sukaldaritzako oskarrak. 50 onenak. Mundu osoko sukaldari onenak, kritiko gastronomikoak eta kazetariak Bilbon.

  • 19:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dani Lasa Errusian izan da eta bertako gastronomiaren berri ekarri du 'Amarauna' saiora. Errusiako kontuez gain Bilbon egingo den FIFTY BEST sukaldaritzako 'Oskarren' ekitaldiari buruz aritu Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendaria eta biak. Moyuako metro geltokia jatetxez beteriko kale bat bezala apaindu dute baina ekitaldi nagusiak ekainaren 16tik 20ra izango dira.

Ekainaren 19an Bilboko Euskaldunan Munduko 50 jatetxerik onenak aukeratzeko gala egingo dute, sukaldaritzako oskarren antzerakoak dira. FIFTY BEST ekitaldia da. 50 jatetxe onenak.  Mundu osoko sukaldari, kritiko gastronomiko, eta kazetariak bilduko dira egun horretan. Baina horren aurretik eta ondoren ere izango dira hainbat ekitaldi egun horri lotuta. Adibidez, ekainaren 17an Donostiako Basque Culinary Centerren sukaldaritzako azken joera eta berrikuntzei buruzko hitzaldiak. Munduko sukaldaririk onenak batuko dituzte  bertan.