Itxi

Amarauna

Jubilatu osteko ikasketak

Arantxa eta Pilik aurten bukatu dute Giza Zientzien gradua, jubilatu ostean

Sozializatzeko, jende gehiago ezagutzeko, bibliografia jasotzeko, beste erritmo batean ikasten jarraitzeko, eta batez ere jubilatu ondoren aktibo jarraitzeko hasi dira Esperientziaren Unibertsitatean.

  • Unibertsitatea

    19:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arantxa Muniategui eta Pili Urkia, Elvira Zipitria eraikinean batu ditugu Amaraunean. Lau urteko gradua amaitu berri dute bi emakume hauek. Giza Zientzietan aritu dira, hori baita momentuz, EHUk Esperientziaren Unibertsitatean eskaintzen duen aukera bakarra. Gazteleraz da.

Gustura eta gogoz aritu direla adierazi digute bi ikasle hauek. 55 urte izatea da baldintza, eta 70etik gorakoak zuzenean sar litezke. Eskaera handiagoa da, eskaintza baino, gaur egun.