Amarauna
Juan Mari Torrealdai
'Belaunaldi berrienganako transmisioak kezkatzen gaitu'
Joan Mari Torrealdaik irakurri du Arantzazun Euskara Batuaren Adierazpena. 50 urteotan belaunaldi berriei batuaren garrantzia behar bezala transmititzen ez ote duten asmatu, kezka hori nabarmendu du.
-
10:36 min
Euskara Batuaren Adierazpena irakurri berritan, beroan egin dio elkarrizketa Joan Mari Torrealdai euskaltzainari 'Amarauna' saioko Arantxa Artza lankideak. Torrealdai 1968ko argazki zuri-beltz hartan hantxe zegoen, eta 2018ko kolorezko argazkian ere bai. Bera da gainera duela 50 urteko argazkitik gaurkora salto egin duen bakarra. Neurri batean ohoretzat ere hartzen du hori. Euskadi Irratiko amaraunean esan du euskara batuaren garrantzia ukaezina dela, ezin garela zokokerietan geratu, alor berrietara zabaltzen joan beharra daukagula, baina batez ere gazteekiko transmisioan asmatu behar duela Euskaltzaindiak. Orain arte ez duelako asmatu bete-betean.