Amarauna
Atzegi
'Gure txanda da' kanpainak Atzegiko kideen gaitasunak ikusarazi nahi ditu
Ainhoa Fiz Atzegiko teknikaria eta Nagore Bergara Atzegiko kide eta boluntarioa gurean izan ditugu.
-
Ainhoa Fiz eta Nagore Bergara, Atzegi
21:04 min
Atzegi, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea da eta ia 60 urte daramatza lanean; momentu honetan 15.000 pertsona baino gehiagok osatzen dute Atzegiko familia.
Atzegik boluntario beharra izan du beti bere programak aurrera ateratzeko, eta oraingotan 'Gure txanda da' kanpainaren bitartez jasotakoa bueltatu nahi dutela kontatu digute. 'Atzegiko kideek bolondres izateko duten gaitasuna ikusgai egin eta horrekin batera bolondres izateko aukera berriak bilatu', kontatu digu Ainhoa Fiz teknikariak.
Nagore Bergarak esaterako 2 urte daramatza Lilatoian boluntario lan egiten eta beste lan asko egiteko gai eta gogoz dagoela kontatu digu.