Amarauna
Angela Kerejeta Urretxun
Nor zen Angela Kerejeta? Jose Mari Iparragirren 'Angela maitia'
Urretxun bisita gidatuak egiten dituzte Angela Kerejeta, Iparragirreren emaztea, ezagutzeko. Miren Josu Aranburu soziologoak eta Maialen Akizu bertsolariak kontatu dute bikote honen bizitza.
-
Angela Kerejeta
21:07 min
Angela Kerejeta nor zen galdetuko bagenu? Askok ez lukete haren berririk izango. Jose Mari Iparragirre aldiz? Hori ezaguna da euskaldunen artean. Angela Iparragirre famatuaren emaztea zen. Urretxuko bertsolari artista bizardunaren 'Angela maitea'. Badu Iparragirrek bere maiteari eskainitako kantu bat ere, bere kantutegian… kontua da gizona artista handia zela, kanturako abilezia galanta zuela baina, badirudi etxean, aita eta senar paperean ez zela hain bikaina. Emazteak lan handiak egin behar izan zituen 9 seme-alabako familia hura aurrera ateratzeko. Gaur arte itzalean egon den emakume honen bizitza ezagutarazteko helburuarekin, Urretxun, bisita gidatuak ari dira eskaintzen. Miren Josu Aranburu soziologoak Iparragirre eta Angelaren bizitza kontatzen du eta Maialen Akizu bertsolariak ahotsa jartzen dio Angelari. Ahotsa, doinua eta kantuak ere bai. 'Amarauna' saioan egin dugu bisita.