Itxi

Amarauna

Entzuleek Laboa gogoan

Entzuleek Mikel Laboari buruzko oroitzapen andana bidali dute saiora

Laboa hil zela hamar urte bete diren egunean, entzuleen mezu eta haren kantuekin muntaia egin dugu. Garbi geratu da kantaria oraindik oso presente dagoela entzuleen memorian.

  • Mikel Laboa

    Mikel Laboa

    12:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Laboa kantaria hil zela hamar urte bete diren egunean, entzuleei galdera egin die 'Amarauna'k harekiko duten oroitzapenaz. Asko izan dira euren historia partikularrak kontatu dituzten entzuleak, horiek Laboaren kantu ezagunekin harilkatuz osatu dute muntaia saioaren amaierarako.