Amarauna
Jendaurreko ikuskizunak
Hamabi ikuskizuneko muga kentzea garaipen txiki bat da Arteak Irekirentzat
Jendaurreko ikuskizunak arautzen dituen dekretuari helegiteak jartzeko prozedura jarriko du martxan Jaurlaritzak. Artistek bide emankorra izatea espero dute.
-
Arteak ireki musikariak kontzertuak arautzean mugarik ez jartzea eskatuz
12:51 min



Zalaparta sortu zuen propio ikuskizunetarako lizentziarik ez duten taberna eta areto txikietarako ezarritako hamabi emanaldietako mugak. Musikariek eta ostalariek kalera eraman zuten protesta otsaila amaieran eta gitarra, tronpeta eta instrumentuak ere eraman zituzten legebiltzar atarira aldarria entzun zezaten. Jaurlaritza prest azaldu zen moldaketak egiteko, Eudelen eskariz jarritako muga berrikusi behar bazen baita berrikusteko ere. Oposizioak legebiltzarrera eraman zuen muga kentzeko eskaria, eta hala eskatu Gobernuari.
Hilabete honetan, musikariek sinadura bilketa eta kontzertu andana antolatu dute aldatuarazteko. Eurentzat lokal txikiak plaza inportanteak direla aldarrikatu dute honenbestez dekretua aldatzea eskatu. Gaurko deitua zuten ekitaldiak egiteko eguna, kulturari mugarik ez jartzeko eskatuz. Atzo jakinarazi zuen segurtasun sailak hamabi emanaldietako muga kenduko duela dekretutik eta urgentziazko prozedura abiatuko duela alde guztien eskaerak entzun, helegiteak aurkezteko epea zabaldu eta egin beharreko ekarpenak jasotzeko. Bizilagunen eskubideak, segurtasuna eta sormena orekaz arautzeko beharra ikusten du sailak, eta honenbestez baita aukera ere. Miren Narbaiza eta Lutxo Egiak egin digute 'Amarauna' saioan balorazioa. Atzera egitea aurrerapausoa dela diote, eta orain ikusi egin beharko dutela nola baliatu aukera ekarpenak egiteko.