Itxi

Amarauna

El vasco de la carretilla

'El Vasco de la carretilla, orga batekin oinez 22.000km egin zituen gizona'

'El vasco de la carretilla' bezala egin zen ezagun Argentina osoan. Bi lagunen artean egindako apostu bategatik orga bati bultzaka Patagoniatik Buenos Aireseraino Joan zen. 3.400 km.

  • 'El Vasco de la carretilla, orga batekin oinez 22.000km egin zituen gizona'

    'El Vasco de la carretilla, orga batekin oinez 22.000km egin zituen gizona'

    14:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Guillermo Larregi 1885ean jaio zen Iruñean, Errotxapea auzoan. 15 urte zituela Amerikara joan zen, garai hartako beste euskaldun asko bezala. Apostu bategatik 3.400 km egin zituen oinez orga bati bultzaka.

El vasco de la carretilla bezala egin zen ezagun Argentina osoan. Bi lagunen artean egindako apostu bategatik ‘carretilla’ edo orga bati bultzaka Patagoniatik Buenos Aireseraino Joan zen. 3.400 km. Hori bere lehen bidaia izan zen, gero gehiago etorri ziren, lau bidaiatan 22.000 km egitera iritsi zen. Euskal Herrian behar bada ez da oso ezaguna baina Amerikan sona handiko pertsonaia izan zen.

Txema Urrutiak 2001ean argitaratu zuen El vasco de la carretilla liburua. 22.000km 13 urtetan. Lau bidaia egin zituen:

o Lehen bidaia: 1935eko martxoan abiatu zen Santa Cruzetik Buenos Airesera. 14 hilabetetan 3.400 km.

o Bigarren bidaia: 1936ko urrian irten Buenos Airesetik eta Boliviako mugaraino. Bi urtetan zazpi probintzia zeharkatu zituen: Cordoba, La rioja, Catamarca, Tucuman, Salta eta Jujuy. 2.900 km.

o Hirugarren bidaia: 1940ko uztailean abiatu zen Cordobako probintziatik. Urtebetean Txilera iritsi zen. 1.100 km. Bidaia honetan etsita amaitu zuen inork ez zuelako ezagutzen…

o Laugarren bidaia: 1943ko maiatzean irten Buenos Airesetik eta handik bi urtera Iguazuko ur jauzietara iritsi zen. Bidaia hau amaitu eta Iguazu inguruan geratu zen bizitzen. Bertan hil zen 1964an, 79 urterekin.