Amarauna
Basotik Itsasora
'Basotik Itsasora' dokumentala eta 'Basoa' dantza koreografia
Errefuxiatuen gaia lantzen da. Gurseko basoak basakeria estaltzen du. Duela 80 urte kontzentrazio eremua zena berdegunea da orain. Mediterraneoan gertatzen ari dena berriz, itsasoak estaltzen du.
-
'Basotik Itsasora' dokumentala eta 'Basoa' dantza koreografia
13:34 min
Bilbon Loraldian Basotik Itsasora dokumentala eta ‘Basoa’ dantza ikuskizuna estreinatu dira. Errefuxiatuen gaia lantzen da bietan. Bi ardatzetan oinarritzen da 'Basotik Itsasora'. Batetik Gurseko basoa dago. Espainiako gerra zibilean, preso errepublikanoen kontzentrazio esparrua izan zen. Frantziako gobernuak ordea arrasto haiek ezabatu eta baso bat landatu zuen bertan. Basoak basakeria hura estaltzen du. Eta Zergatik basotik itsasora? Ba Gursekoa basoak estaltzen duen moduan, Mediterraneoan gertatzen ari dena, itsasoak estaltzen duelako. Nola izan ziren gai Gurseko presoak artearen bidez esperantzari zirrikitu bat bilazeko? Beñat Gerekak zuzendu du ikus-entzunezkoa.
Eta Basotik Itsasora dokumentalaz gain, dantza ikuskizun bat ere sortu da 'Basoa' izenekoa. Iñaki Salvadorren musikarekin, Dantzaz konpainiak egindako proiektua da. Josu Mujikak egin du koreografia eta iritsi zaie hainbeste egunetan itzalean egindako lanari argia emateko eguna.
Beñat Gereka eta Josu Mugika 'Amarauna' saioan izan dira.