Itxi

Amarauna

Sua Maketa lehiaketan

'Sua' piztu da Gaztea Maketa Lehiaketan

Maruri Jatabeko 'Sua' taldeak 28. Maketa lehiaketa irabazi du. Finala Bilboko Kafe Antzokian jokatu da bost talderekin: Jokin Trikitixa, Montauk, S.T.R, Trinifox eta aurtengo talde irabazlea SUA.

  • Maruri Jatabeko 'Sua' taldeak 28. Maketa lehiaketa irabazi du.

    Maruri Jatabeko 'Sua' taldeak 28. Maketa lehiaketa irabazi du.

    11:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sua taldeak 28. Maketa lehiaketa irabazi du. Finala Bilboko Kafe Antzokian jokatu da bost talderekin: Jokin Trikitixa, Montauk, S.T.R, Trinifox eta aurtengo talde irabazlea SUA. Hiru sari banatu dira:

- Bilboko Kafe Antzokiaren saria: 300 euro SUA taldearentzat.

- Entzuleen saria, Gaztebizitza saria: 2.500 euro Trinifox taldeari.

- Gaztea 28. Maketa saria: 5.000 euro eta BBK liven jotzeko aukera SUA taldearentzat hau ere.

SUA taldekoak Maruri Jatabekoak dira. Bi neska eta bi mutilek osatua: Ane Barrenetxea, Janire Lopez, Julen Wright eta Esteban Gaviria. Molderik gabeko musika, ausardia, estilo propioa, esperientzia eta sormena. Ainhoa Urretabizkaia finaleko aurkezlea eta Ane Barrenetxea Sua taldeko abeslaria 'Amarauna' saioan izan dira.