Amarauna
Senperen Larraldea etxea
Larraldean Lapurdi 1609, Hatsa poesia elkartea eta Gastibeltza ekoiztetxea
Mixel Mendiburu 'Lapurdi 1609' elkarteko lehendakari ohia, Austin Zamora 'Hatsa' poesia elkartearen sortzailea eta kudeatzailea eta Kati Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko arduraduna.
-
Andoni Iturriotz eta Mixel Mendiburu
19:43 min
Senpereko Larraldea etxeak ateak zabalik ditun Euskal Herriarekin eta euskal kulturarekin lotura duten proiektuak bertan garatu nahi dituztenentzat. Hamar edo hamabi elkarteren egoitza da. Zer ari da egosten etxe horren barruan? Amaraunak hiru elkarterekin hitz egin du: euskal historia eta kantagintza berreskuratzeko lanetan ari den Lapurdi 1609, Hatsa Poesia Elkartea eta Gastibeltza ekoiztexearekin…
Mixel Mendiburu Lapurdi 1609 elkarteko lehendakari ohia da. Senpere eta inguruko kantagintza eta historia berreskuratzeko lanetan ari dira. Bildu eta argitaratu. Lau haizetara zabaldu. Beraiek dioten moduan dominaren infrentsua kontatu. Ezkutuan dagoena argitaratu. Euskal kantagintza nola berreskuratzen ari diren kontatu du. Astin Zamora ere Larraldean ari da lanean. Hatsa poesia elkartean sortzailea eta kudeatzailea da bera. Badira 30 urte elkarte hau sortu zela euskal poesiari hatsa emateko. Kati Pochelu Gastibeltza ekoiztetxeko kidea da eta esku arten dituzten proiektuen berri eman du.