Amarauna
Errefuxiatuak
Harremanak saretuz, mugak gaindituz
CEAR eta Sos Arrazakeria taldeek sustatuta mentoretza programa jarri dute abian. Errefuxiatuen familiak eta bertakoak elkartzea da asmoa, aisialdiko planak elkarrekin egin ditzaten.
-
Libanoko errefuxiatu kanpamendu bat
14:15 min
Iñaki eta Eliren familia alde batetik eta Ali eta Lailarena bestetik. Lehenak tolosarrak, besteak berriz Siriako gerratik ihesi Euskal Herrira iritsitakoak. Asten behin elkartzen dira, duela bi hilabetez geroztik. Ostegunean Donostiako Aquariumen izan ginen beraiekin.